Skip links

Datuen babesa eta merkataritza elektronikoa

IGMEZ, DBEO eta DPBEDBLO: datuak babesteari, Interneti, merkataritza elektronikoari eta Europako erregelamenduari buruzko araudien inguruko guztia.

IGMEZ, Interneti eta merkataritza elektronikoari buruzko legea betetzeko ekintza guztiak egiten dira:

  • Webgunearen eduki juridikoa berrikusi
  • Pribatutasun-politika osatu
  • Lege-oharra osatu
  • Cookie-ak hauteman eta dagokion oharra osatu)
  • Tratamenduaren erregistroa
  • Domeinuaren titulartasuna berrikusi
  • Sare sozial korporatiborik dagoen berrikusi

 

DATUAK BABESTEAK, bulegoaren jatorri eta espezializazioak, gaur egun, bi alderdi jorratzen ditu:

 

  • Enpresa pribatua, enpresaren tamaina edozein delarik ere, SEGURdades enpresak berariazko zerbitzuak dira, tokiko merkataritza eta autonomoei bereziki zuzenduak, baita ETE sektorean ezarpen osoak egiteko ere,  zerbitzuak osotasunean eskaintzeko: dokumentazioa osatzea, langileen prestakuntza, espezializatutako abokatuen laguntza juridikoa, 15 urte baino gehiagoko esperientziarekin eta profesionaltasuna bermatuta.

 

  • Administrazio Publikoa, administrazio publikoko 250 erakunde baino gehiagoren konfiantza dugu: udalak, eskualdeko kontseilu edo mankomunitateak, diputazioak edo sektore publikoko enpresak, bezero edo ohiko lankide gisa. Administrazio publikoan dugun espezializazioak egunerokotasunean ezustekoak ebazteko ezaguera maila altua eskaintzen digu, berariazko prestakuntza ematen digu sail/aholkularitzaren eskakizunen arabera eta bezeroari 365/24 aholkularitza-zerbitzua edota aholkularitza espezializatua eskaintzen diogu.

 

DBEO

EBaren Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra bete-betean aplikatu beharrekoa da 2018ko maiatzaren 25az geroztik, eta orain artean indarrean zegoen datua babesteko araudiaren jarraipena da. SEGURdades enpresak, esperientzia zabala duenez, laguntza eskaintzen du, eta berau beharrezkoa da Europako araudira arrakastaz egokitzeko, une oro eskaintzen baitu bezeroek behar duten laguntza, etengabe eta kontrol-agintariek ezarritako interpretazio eta eskakizunen arabera.

Les informamos que utilizamos cookies permanentes de terceros para obtener información sobre la navegación de los usuarios que visitan nuestra web. Más información aquí

ACEPTAR
Aviso de cookies